Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Enbeita, Oihane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Bi senide zarete. Gurasoengandik herentzian etxe zoragarria jaso zenuten. Azkenaldian, diru arazo larriak dituzuela eta, zuk, Sustrai, etxea saldu nahi duzu. Oihanek inola ere ez. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Sustrai hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Hau saldu behar dugu,
ez nago zure zai,
nahiz heriotza izan
gaur gu bion etsai,
hemen jarraitzen dugu
ekin eta jarrai;
etxia salduko dut,
saldu behar dut bai!
Gurasoak hil ziren,
nik ez nuke hil nahi.

O. Enbeita:
Anai-arrebak ginen
ta orain muturka,
printzipioak galdu
etxea galduta.
Erabakia nahiz ta
daukazun hartuta,
zure bihotz txikiak
beldurtuta nauka,
gurasoak saltzeak
etxea salduta.

Colina:
Bizitzak heriotza
dunez ondorio,
hementxe jarri gara
serio-serio.
Nahiz eta ez daukagun
nahiko bozkario,
saldu beharra dago,
ze erremedio,
ia negar egiteak
ez baitu balio!

O. Enbeita:
Malkoa alperrik da
zuk esan duzunez,
nahiz ta irribarrea
ez daukagun errez.
Etxea saldu nahia
utz zazu mesedez,
gurasoak gogoan
betiko izanez,
eurek altxatu zuten
ta guk zergatik ez?

Colina:
Gauza onik ez dago
lagunan hotsean,
dardarra somatzen dut
zure ahotsean.
Saldu beharra dago
azkar hotz-hotzean,
ta aurretik pasatzen
garen bakoitzean,
biak egongo dira
gure bihotzean.

O. Enbeita:
Zure bihotz barnean
daudela, bai zera!
Zergatik joan zara
ai, neba, atzera?
Horrela lur jotzea
posible ote da?
Maiteko bazenitu
neronen antzera,
ez bota teilatua
hilkutxen gainera.