Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-11-04 Elorrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
-
1. puntua: Diruaren morrontzan / bizi da pertsona
2. puntua: Asko daukana beti / gehiagoren bila
3. puntua: Guztioi sobratuko / zaigu azkenean
-

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Mandaluniz:
Diruaren morrontzan
bizi da pertsona,

I. Elortza:
ta begi-bistan dago,
hori ez da ona.
Mundua izango bada
inoiz guztiona,
aldaketa behar du
bizkor ta sakona.

B. Mandaluniz:
Asko daukana beti
gehiagoren bila;

I. Elortza:
nik esango nioke
konforma dadila,
hortik etortzen baita
hainbat iskanbila;
denontzako mundua
ez da borobila.

B. Mandaluniz:
Guztioi sobratuko
zaigu azkenean;

I. Elortza:
dirua alperrik, bai,
hiltzen garenean.
Beraz daukazuena
poltsa barrenean,
baliatu aukera
daukazuenean.