Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Mandaluniz:
Diruaren morrontzan
bizi da pertsona,
I. Elortza:
ta begi-bistan dago,
hori ez da ona.
Mundua izango bada
inoiz guztiona,
aldaketa behar du
bizkor ta sakona.
B. Mandaluniz:
Asko daukana beti
gehiagoren bila;
I. Elortza:
nik esango nioke
konforma dadila,
hortik etortzen baita
hainbat iskanbila;
denontzako mundua
ez da borobila.
B. Mandaluniz:
Guztioi sobratuko
zaigu azkenean;
I. Elortza:
dirua alperrik, bai,
hiltzen garenean.
Beraz daukazuena
poltsa barrenean,
baliatu aukera
daukazuenean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra