Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Aitor, aktorea zara eta egunero telebistaz ematen den telesail batean gaiztoarena egiten duzu. Etxerakoan, Unai zure auzokoak haserre bizian eraso dizu. Launa bertso, zortziko txikian, Aitor hasita.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Nik gaizto paperean
jana irabazi,
auzora iritsi ta
erasoan hasi;
fikzioa bereizten
ez dezu ikasi,
orduan telesailik
ez zazu ikusi. (bis)

Iturriaga:
Ezjakina naizela
neri ez egin burla,
zurelako gaiztorik
munduan sekula!
Jakizu eraso hau
merezi duzula,
ta neri ez kontatu
zure pelikula. (bis)

Mendiluze:
Kontatzen dizudana
pelikula omen,
ulertu egin behar
zenuke hau, zeren
lehengo astean neure
kidea hil nuen
ta atzo elkarrekin
bazkaldu genuen. (bis)

Iturriaga:
Gaiztoa ta laguna,
gaiztoa topera,
lagun bat hil zuela
matxete kolpera.
Gero harekin bazkaldu,
normala ote da?
Parasikologoa
gaiztoaz gainera! (bis)

Mendiluze:
Adibide txarra zen,
hau da ezustea!
Hobe beste batekin
hau garbi uztea;
han gaur andregai bat da
ta bihar bestea,
ez al dezu ezagutzen
nere emaztea? (bis)

Iturriaga:
Gaiztoa izateko
sortua mundura,
orain formal itxuran
ezkondu modura,
baina niri ez kontatu
hau, hori ta hura,
zure kantzontzilotan
ez dut sartu gura. (bis)

Mendiluze:
Zure buru-nahasteak
hortxe jo du goia,
ni omen naiz alua,
ni omen kabroia.
Dena ona izatea
zeure arrazoia,
hortarako egiten
da telekupoia. (bis)

Iturriaga:
Esandakoarekin
nik ja aski nuen,
kolpe emanda gero
nago ni ondoen.
Heriotza zuk duzu
laguna gertuen,
ia Maria Luisak
akatzen zaituen! (bis)