Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
-
1. puntua: Hain zara goxoa ta / hain zara polita!
2. puntua: Zure begi ederrek / liluratzen naute
3. puntua: Zenbat maite zaitudan / ezin dizut esan
-

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi:
Hain zara goxoa ta
hain zara polita!

Murua:
Horregatik behinipehin
ez nago etsita;
limurtu egin behar nauzu
horrela jarrita!
Laztan bat emaidazu
ondora etorrita.

S. Jauregi:
Zure begi ederrek
liluratzen naute;

Murua:
Begirada zorrotzez
hainbeste atake...
Nireganatu nahian
ari naiz jo ta ke!
Ez dut lorik egingo
hoiek lortu arte!

S. Jauregi:
Zenbat maite zaitudan
ezin dizut esan!

Murua:
Nahiz ta horretarako
ez nagon perezan,
maitasun gehiagorik
ez nezake jasan,
nere bihotz gaixoak
gehio sufri ez dezan.