Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Jauregi:
Hain zara goxoa ta
hain zara polita!
Murua:
Horregatik behinipehin
ez nago etsita;
limurtu egin behar nauzu
horrela jarrita!
Laztan bat emaidazu
ondora etorrita.
S. Jauregi:
Zure begi ederrek
liluratzen naute;
Murua:
Begirada zorrotzez
hainbeste atake...
Nireganatu nahian
ari naiz jo ta ke!
Ez dut lorik egingo
hoiek lortu arte!
S. Jauregi:
Zenbat maite zaitudan
ezin dizut esan!
Murua:
Nahiz ta horretarako
ez nagon perezan,
maitasun gehiagorik
ez nezake jasan,
nere bihotz gaixoak
gehio sufri ez dezan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra