Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Puntua: Geroak sortzen digu / makina bat kezka!
Puntua: Zer eskatzen diozu / etorkizunari
Puntua: Norberak nahi duena / lortu ahal baleza...
Puntua: Baina arriskatzeak / ez al du merezi?

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi:
Geroak sortzen digu
makina bat kezka!

Iturriaga:
Hori nire ustetan
normala da neska;
zer datorren ez jakin
eta ezin presta,
gainera kezka hori
gaur egungoa ez da.

S. Jauregi:
Zer eskatzen diozu
etorkizunari,

Iturriaga:
aske eta librea
bihurtzea Euskadi;
elkarlanari lotu
ta eutsi lanari,
nor garen jakin beza
mundu denak garbi.

S. Jauregi:
Norberak nahi duena
lortu ahal baleza...

Iturriaga:
Hori da euskaldunok
daukagun amesa,
badakigu gainera
ez dala erreza
ta ez dela lagun ona
holakotan presa.

S. Jauregi:
Baina arriskatzeak
ez al du merezi?

Iturriaga:
Koldarrak joaten dira
bakarrik ihesi;
merezi dun jentea
behar da berezi,
guztieri entzun ta
hortatik ikasi.