Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bizilagunak zarete. Joan den larunbatean manifestaziora joan zineten biok: Unai Beasaingo manifestaziora * eta Jon Baionakora **. Astebete pasa da, eta hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, seiko motzean, Unai hasita.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Oraintxe dugu tartea
ta komeni da esatea
nahiko nukeela biok manifa
berera joatea.
Baina, ai lagun maitea,
dena tiro, dena kea,
ez dut sinisten hortik etorri
leikenik bakea. (bis)

Maia:
Ezin ginenak ingura
geure etxean barrura,
orain berriro elkarrizketa
daukagu eskura;
eta garaia heldu da
kentzeko, ahal den modura,
Beasain eta Baiona arteko
ideologi muga. (bis)

Iturriaga:
Denok gara hanka biko,
jakina dugu mutiko,
jokaera batzuk hala guzti
ez ditut begiko.
Zuk zeureai eutsi tinko:
herria lehenik betiko...
Heriotzaren bidetik ez da
bizia etorriko! (bis)

Maia:
Diskurso hori da motza
ta gainera oso hotza;
gure artean egin dezagun
egizko aitortza.
Zuk badezu zertaz lotsa,
tiroa ez dezu arrotza,
bakarrik gure patrimonio
ez da heriotza. (bis)

Iturriaga:
Lehenengo ziren karguak,
pasatu ahala orduak
nora bajatu garen ez digu
esan akorduak.
Ai, gure hilotz karruak!
Onartu zeure erruak;
zuri norbaitek agintzen dizu
ta niri barruak. (bis)

Maia:
Hoiek dira kontu hitsak,
oso ideia murritzak,
berdin du armak nork dauzkan: ETAk
edo Jaurlaritzak;
mantendu beti bizitzak,
jarri ditzagun baldintzak,
pistolak isil daitezen eta
mintzo bitez hitzak. (bis)