Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak hiru bertsotan nahi duzun neurri eta doinuan.

Descripción

Melodia
Munduan libre bizi izatea
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Internet ei da gauza guztien
sorleku ta iturria,
nahiz ta jenteak pentsatzen duen
dala etorbide urria.
Nire bidaian eman didate
hortxe ongietorria;
hain da gauza bihurria!
Nork du horren egarria?
Alperrik esan genezake gaur
dela ikaragarria;
azken batean ematen digu
gizartearen neurria. (bis)


Nik onartzen dut: Internetean
nauzue tipo nobela,
ez dut onartzen egun osoan
hortik dabilen tropela,
baina hara ze webgunetan gaur
etena zaidan kordela!
Pentsatzen nuen bezela,
iruditzen zait ustela,
zabarkeria lotsagarria
ta negozio itzela;
okerrena da norbait honekin
aberasten ari dela! (bis)


Egunen baten esan beharko da:
"gauza hauetaz aski da!",
horrela hasi ezkero nola
joan leiken urrutira.
Artikuluak ta esamesak
badaude honen harira;
neri sortzen dit gupida,
norbait baidabil hor di-da;
hor dabiltzanak bidali behar
genituzke deserrira,
eta laguntza eman behar zaie
gaixoak baldin badira. (bis)