Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia
| Bertsoa entzun | 
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Aturri ez da bakar-bakarrik
bide baten doan ura,
hamaika aldiz amets eginez
sartu naiz bere barrura!
Tamalgarria izan da sarri
gure herriko itxura;
aspaldian arrengura
heldu da euskal mundura,
gainera hor dago muga:
Askatasuna nahi det zuentzat:
hizkuntza eta kultura;
hain zuzen ere gure herriai
lapurtu dioten hura. (bis)
Belodromoa batasuna da,
hori denontzat argi da;
hemen herri bat ikus dezaket
Lizarratik Garazira.
Gure herria ikusi nahi det
gaurko egunan neurrira,
ta ez sasitik sasira,
beti mina, tira-bira...
Ta azkenengo orrira
sartu gaitezen, gero artian
esperantzaren harira,
iraganari lotuak baina
etorkizunai begira. (bis)
Herri bat gera, Euskal Herria,
horixe bere izena;
sentimentutan beretzat daukat
sentimenturik gorena;
zin egiten det berarekiko
loturikan nagoena.
Seme-alabaren pena,
bihotzeraino zuzena,
alda dezagun ordena;
benetan diot: nik emango det
barruan dudan onena,
seme-alabek izan dezaten
guk izan ez genuena. (bis)
