Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amuriza, Lopategi parrez ari zaik.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Hauxe tokatu zaidan
komeri osoa
uste al duk naizela
horren pailazoa,
heuk ere mutur hori
ez daukak gozoa
gainera bekokia
nolabait jasoa
zeri parrezka hago
ijitu zozoa.

Lopategi
Nere parreagatik
etzaitela erre
eta are gutxiago
jarri gaur haserre,
nola ez dut egingo
algara ta parte
bizarra beltza eta
antiojutan urre
astronauta itxura
daukat aurrez aurre.

Amuriza
Astronauta ta ijitu,
hona mokoz moko
zeinek egin behar du
hemen laster poto,
beltz zikiña da baina
nik ezin gorroto
zuk merezi dituzu
bi belarrondoko
hala ere etzaitut
publikuan joko

Lopategi
Jotzeko asmo hoiek
datoz beranduan
gaur armusu ederra
egin bait genduan,
orain parrezka nago
ni zure onduan
itxura hortan ezin
ibili munduan
zuk apaiz segitzea
asko hobe zenduan.

Amuriza
Nere bizarrak honek
hor ditu ikusten
apaiz kontuak ere
sortu dira azken,
malfraile batek nola
hoik esan lezazken
zu ere konbentuan
gelditu zintezken
kapaz etziñalako
bialdu zinduzten.

Lopategi
Beste kapazitatez
hartu nuen plana
hargatik gaur atzean
horrenbeste dama,
bide horretan ere
galdu duzu fama
ta etzaizu gustatzen
euneroko lana
zu zera praile juan
behar zenduana.