Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Azpillaga, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok langileak zarete, baina zuen eskuak ikusita, bada zuen artean diferentziarik. Amuriza hire eskuak olio eta koipez zikinduak, eskulan gogor batek zahartatu eta puskatu dituen eskuak dira; hireak aldiz, Azpillaga, beti paper artean garbi eta lirain gorde diren eskuak dira. Launa bertso zortziko nagusian.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Paperak orain aldatu behar
hau da komeri sorgina
nire laguna guri dago ta
lehengo apaiza zikina
esku horiei begiraturik
etzaude langile fina
beste itxura bat izango zendun
nire puestuan bazina.
Azpillaga
Lan gogorrean ari dalata
horren beste negar malko
zein lantegitan lanean hasi
aurretik pentsa beharko
papel artean nere eskuak
daude legun eta bapo
nik ez dadukat batere errurik
zu tontua zeralako.
Amuriza
Arrazoi hoiek paper artetik
zuk aterako zinuzen
karrera ere egina zaude
Donostin eta Tulusen
esku zikinak ditudalata
tontotzat jo nauzu zuzen
zu jaio zinan egun haretan
lapur galanta sortu zen.
Azpillaga
Uste gabeko arrazoi txarra
ez da gauza egokia
gizon alperrak beti berekin
du antsi ta aitzekia
nahi baldin baezu nik hartuko det
zuk dadukazun tokia
eta orduan egingo degu
lagun arteko pakia.
Amuriza
Lehen kontra zegon ta orain alde
bakea dela suertez
langile on bat ez duk saldutzen
horrelako tratu merkez
Jainkuak ere lotsa behar du
zure egile izatez
karpeta hoiek hartu ta zuzen
parlamentura joan zaitez.
Azpillaga
Alde ez nago zure antsia
sartu zat nere kolkuan
gainera ez da nere beharrik
izango parlamentuan
bizar zuriak erten zaizkio
eta zipotza lepuan
berak gehiago ostuko luke
balego nere lekuan.
Amuriza
Lapurretako leku txarra da
Amuritzaren langintza
eskuak zikin dituelako
ezin hor goietan mintza
baina ez aste naizenik gero
holako tonto murritza
nik ere ostuko nuke zu bezain
lapurra izan banintza.
AzpilIaga
Alperkerian dabilen batek
ditu bere desgraziak
bere eskuak olio eta
grasaz daduzka jantziak
gizon alperrak zeintzuk diraden
gaude pentsatzen hasiak
alperkeriak berekin ditu
beste defekto guziak.