Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zeberio
Hi Amuriza hire izena
zegok nere bihotzian
eta herria dardarka zegok
Amuriza aitatzian;
ta bostekua edozeinek eman
zedorrek eskatutzian
nik bostekua emango diat
txapeldun ateratzian.
Amuriza
Ai Zeberio nik bazekiat
ez haizela hain motela
nik bostekoa eskatu diat
al zan eskari tentela;
bostekoaren ordez eskatzen
didak kolpera txapela
horren kontua juez horiek
erabaki dezatela.
Zeberio
Etorriko hintzan txapela hori
aurten hik jantzi asmotan
herriak ondo bazekik aizak
ona haizela bersotan;
epai mahaikoak etzaiteztela
gaur honekin egon lotan
bostekoa zeini emango zioat
hiri ez ematekotan.
Amuriza
Eskertzen diat borondatea
ta aitortzen ez nauk lotsa
lehenago ere lagun bezata
ez haiz neretzat arrotza;
txapelak ezer ez dik balio
odola badago hotza
bosteko horren ordaiñetan nik
jarriko diat bihotza.
Zeberio
Ta aurten ere hartu nahiko dek
txapela horren epela
oraintxe dala hiru bat urte
hik jantzi huan horrela
tu berriro ere pixkanan pixka
hi gana badatorrela
ia herria hartutzen degun
alkar hik ta nik bezela.
Amuriza
Hik herria hor aipatu didak
ta bide ederra jarri
zer esatera nindoan ia
herorrek didak igarri;
bazekiagu alkar joka ta
nola den oraingo barri
etorkizunik izango bada
eman eskua elkarri.
Zeberio
Lore ederrez jantziko al da
hor Gernikako zugaitza
eta hargatik aldamenetik
nik ematen diat hitza;
Txapelarekin txapelik gabe
aizak lagun Amuritza
baina neretzat naiago nuke
hala gertako balitza.
Amuriza
Elurra goian uda joan zan
oraingo garaia negu
esku beroa ematea da
euskaldun denen eredu,
bersotan eta bestetan ere
hala egin dezakegu
txapela utzi baina bestea
irabazi behar degu.