Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Garmendia
Braketako botoiak
gaur palta zaizkigu.
Lazkano
Hala ere txoriak
segituko digu.
Garmendia
Hemengo jente dana
omen da testigu.
Lazkano
Deguna erakusteak
inportik ez digu.
Lazkano
Txori formala da ta
atea iriki.
Garmendia
Zein umildua dagon
inortxok ez daki.
Lazkano
Kantuan ere igual
hasiko da aurki.
Garmendia
Biak gare hauentzat
gaurkoan erruki.
Garmendia
Jostunik bai ote da
botoiak josteko.
Lazkano
Gaztea beharko du
horretan hasteko.
Garmendia
Nere txoria ez nago
kanpoan uzteko.
Lazkano
Arriskua badago
txoria pizteko.
Lazkano
Garmendia etzera
egongo lotsetan.
Garmendia
Sarri ibili izan naiz
horretxen pozetan.
Lazkano
Ezaguna digu gaur
txorien hortzetan.
Garmendia
Zertan lotsatu biagu
korputzan gauzetan.
Garmendia
Modan jarria dago
gauza naturala.
Lazkano
Nik behintzat pentsatzen det
hori hala dala.
Garmendia
Udara damakigu
nola edo ala.
Lazkano
Zeinek ez du gogoko
brageta zabala.
Lazkano
Zertan ez erakutsi
geureak dira ta.
Garmendia
Dibertitu liteke
hainbeste erata.
Lazkano
Gizonak horixe du
berezko gorbata.
Garmendia
Lazkanoi ezin eman
nei hainbeste lata.