Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Luis Otamendi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Otamendi, Luis
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Eskiatzen zabiltzatela, elkar jo eta lurrera erori zarete biok, hantxe bertan, lurrean, hasten zarete bertsotan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Luis Otamendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Eskiatzen hasi ta
lurrera erori,
Mañukorta
hemen gertatutzen da
hamaika komeri,
Otamendi
aurrean zertan jarri
baldar alu hori,
Mañukorta
kulpa guztiak hik dituk
honera ez etorri.

Mañukorta
Biok erori gera
alkarren gainera,
Otamendi
baina hor erruduna
zeu izan zera,
Mañukorta
ni ondo etorri naiz
ta zu ezkerrera,
Otamendi
zu eskiatzen zabiltz
pailaso tankera.

Otamendi
Eskiak baino hankak
haundiago dauzka,
Mañukorta
ta jauzita erortzia
hori degu auska,
Otamendi
zer egingo zun honek
hortik zuek juzka,
Mañukorta
Otamendi etorri da
Mañukortan aurka.

Mañukorta
Lurreraino joan dira
azpiko elurrak,
Otamendi
hezurrak ia hautsita
nago ni beldurrak,
Mañukorta
higatik puskatu dituk
Mañuren muturrak,
Otamendi
mendirako txarrak dira
holako zakurrak.

Otamendi
Eskian ibiltzeko
aurrena ikasi,
Mañukorta
hik eskirik hanketan
ez huke merezi,
Otamendi
nire bistatikan Mañu
juan hai ihesi,
Mañukorta
gizon aldrebesagorik
ez diat ikusi.

Mañukorta
Zerbait dala uste eta
juaten da mendira,
Oramendi
nere antzekuak gehio
juntatutzen dira,
Mañukorta
ezbeharrak ugari
geroztik sendira;
Otamendi
ipurdikoa hartuta
hazka hor ari da.