Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Areitio, Juan Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Halabeharrez lapurreta egitera sartu ziren etxe batera. Jakin dugunez, ordea, zeure poltsikotik mahai gainean hogei duro utzita irten omen zinen.

Descripción

Melodia
Bizi guzian borroka baten
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lapur haundia lehen ere ez nintzan
ta orain beherago jeitxi,
nere amesa eta gogoa
nortaraino dan iritsi,
diru pixka bat ostera joan da
hogei duro bertan itxi,
nere moduko lapurrak nunbait
izango dira oso gitxi.

Diru pixka bat ostu nahiean
hartu nuan zenbat neke,
etxe batean sartu nintzan da
han ari nintzan jo ta ke,
ta azkenean neureak itxi
hartu behar nunaren truke,
lapur ondradu eta txikiek
horixe egiten dute.

Dirua ostu nahiean sartu
nintzan nunbait basarrira,
han ari nintzan etxe guztian
hara eta hona jira,
nituan danak bertan itxita
handik nintzan erretira,
hobe genduke nere moduko
lapurrak danak balira.