Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Luis Otamendi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Otamendi, Luis
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Otamendi, zu haurra zara, ama daukazu ospitalean ingresaturik, baina Lazkano, medikuak, ez dizu bisitatzen uzten.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Luis Otamendi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Nere barrengo sentimentua
ezin det agertu errez,
amatxo daukat ospitalean
gaur egun halabeharrez,
amarik gabe haurtxo gaixuak
inun zorionikan ez,
ta ama ere haurrikan gabe
gau eta egun negarrez,
bisitatxo bat egin nahi diot,
utzi zaidazu mesedez.
Lazkano
Jakin ezazu izan naizela
beti bihotz haundikua,
zure amatxo(re)n gaitz anker hori
degu gaitz aspaldikua,
baina egunik egun gaixua
okerragotzen dijua,
haurrak amatxo ez ikustea(re)n
alde dago medikua,
bitatik batek sufritutzea
ez ote degu nahikua?
Otamendi
Sufritutzeko amarentzako
ez da txarragorik eze(r),
haurra urruti eduki eta
bera haur horretxen gose,
eta benetan gogorra degu
guk sendagile hauxe,
laztandu nahi det nere amatxo
etxe(a)n dagon bezelaxe,
hiru lau musu emango dizkot
ta ertengo naiz belaxe.
Lazkano
Zuk badakizu oker gogorra
dula amak barrenean,
zu ikusita seguru asko
ez da jarriko lehenean,
guk medikuok egoskor fama
badegu geure lanean,
baina arrazoi izaten degu
beti edo gehienean,
egun guziko utziko dizut
ama sendatzen danean.
Otamendi
Tristerik nago, haurtxo gaixoa,
negarrez daukat barrena,
sendagilea eman zaidazu
ikusitzeko baimena,
ondo baidakit ama bera (e)re
ikusi zale detena,
izan zaitez zu bihotz zabala,
ez zurra eta zekena,
amarentzako nere musua
da sendagairik onena.
Lazkano
Haur maite honek ulertu ezin
jaunak hauek komeriak,
honek ez baina gutxieneko
uler dezala herriak,
bizimoduan sarri dirade
holako gogorkeriak,
zer aberia egin lezaken
honen amatxo eriak,
gaur bakarra ta musu horrekin
eritu ditezke biak.