Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
KOPLEN MULTZOA
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni naiz neska bat humila,
jatorra eta isila,
mutila doa beste batekin
hau da iskanbila,
izeba ez egon trankila,
zuzena ez dezu mutila,
maitasun truke ez doa hori
baizik diru bila. (bis)
Hau entzun zun azkenean,
nago egia(re)n planean,
izeba maite nere esana
jaso barrenean,
zu utziz aldamenean,
jarraituko du lanean,
zu baino neska politago bat
aurkitzen dunean. (bis)
Esan behar dizut hau(e)re
andreak arriskuz gaude,
mutil gaizto hau etorri da ta
hartu bere mende,
ez egin semeen jabe,
onena hori halare,
bestela holako mutil aluak
kapatuta hobe. (bis)