Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu neska gazte bat zaitugu. Herriko jaietan zure mutila aurkeztu zenion izeba dirudun bati. Gaur jakin duzu biak eIkarrekin ezkontzen direla.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni naiz neska bat humila,
jatorra eta isila,
mutila doa beste batekin
hau da iskanbila,
izeba ez egon trankila,
zuzena ez dezu mutila,
maitasun truke ez doa hori
baizik diru bila. (bis)

Hau entzun zun azkenean,
nago egia(re)n planean,
izeba maite nere esana
jaso barrenean,
zu utziz aldamenean,
jarraituko du lanean,
zu baino neska politago bat
aurkitzen dunean. (bis)

Esan behar dizut hau(e)re
andreak arriskuz gaude,
mutil gaizto hau etorri da ta
hartu bere mende,
ez egin semeen jabe,
onena hori halare,
bestela holako mutil aluak
kapatuta hobe. (bis)