Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Badakizute zoroa dela
hemen gazte izatea,
nik ere banun bihotz samur bat,
banuen borondatea,
egun batean pentsatu nuen
neskatxarekin joatea,
bere bihotza marraztu nuen
bait zun bere izatea...
orain berriro amodioak
emanik errematea,
pentsatua det hurbildutzeko
gaurkoz hartzea tartea,
haren bihotza hemen daukazu,
nun dezu nere maitea?
Ez det damurik gazte denboran
pauso gozoak emana,
horixe bait da mundu honetan
oso berezko dan lana,
hortikan datoz haurtxo gozoak,
hortik aita eta ama*,
bikote batek ezin lezake
bide hoberikan asma,
baina galdua daukat oraingoz
ordun egin nuen plana,
gauz bat badaukat oraindik ere
sekulan ahazten ez dana,
haritz zahar honen azpian gozo
nik hartu nuen Iaztana.
Bi bihotz gozo elkarrentzako
lortutakuan ludira,
ahal baldin bada biak alkarren
ondoan nahi da sikira,
baina ne(r)i ez zait ongi atera
ordun pentsatako jira,
oraindik ere goibeltasunak
datoz bihotza(re)n erdira,
ezin inolaz ekarri hura
nik neronen familira,
aitondutze(r)a ia helduta
aitortzea komeni da,
urte apurrak pasako ditut
haritz zahar horri begira.