Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Itsas haundian lan egiteko
izandu nuen aukera,
barku zaharretan ahaleginean
sarri arituak gera,
baina sasoia ez da betiko
ta erori zait gainbehera,
noa batetik bestera, (bis)
zoritxarrean gaitz batek jota
behin sartu nintzan ohera,
orain bertatik jeiki ezinik
hau da nere bukaera. (bis)
Garai batean zer arrantzale
ai zer nolako mutila,
airoso asko neramakien
egundoko arrai pila,
ta orain berriz mugitu ezin
hementxe nago isila,
bizirikan erdi hila, (bis)
itsaso amak gorde ninduen
orain artean abila,
berarengana juan nahi nuke
berriz itxaropen bila. (bis)
Jaio ezkero jakina degu
azkenik errematea,
eta niri (e)re iritsiko zait
norabaitera joatea,
baina ireki nahiko nioke
itxaropena(r)i atea,
ama itsaso maitea, (bis)
baldin badezu berriz sasoia
hartzeko borondatea,
bestela noa olatuetan
azken hatsa ernate(r)a. (bis)