Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa.

Deskribapena

Doinua
Begira nago jarria beraz
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Itsas haundian lan egiteko
izandu nuen aukera,
barku zaharretan ahaleginean
sarri arituak gera,
baina sasoia ez da betiko
ta erori zait gainbehera,
noa batetik bestera, (bis)
zoritxarrean gaitz batek jota
behin sartu nintzan ohera,
orain bertatik jeiki ezinik
hau da nere bukaera. (bis)

Garai batean zer arrantzale
ai zer nolako mutila,
airoso asko neramakien
egundoko arrai pila,
ta orain berriz mugitu ezin
hementxe nago isila,
bizirikan erdi hila, (bis)
itsaso amak gorde ninduen
orain artean abila,
berarengana juan nahi nuke
berriz itxaropen bila. (bis)

Jaio ezkero jakina degu
azkenik errematea,
eta niri (e)re iritsiko zait
norabaitera joatea,
baina ireki nahiko nioke
itxaropena(r)i atea,
ama itsaso maitea, (bis)
baldin badezu berriz sasoia
hartzeko borondatea,
bestela noa olatuetan
azken hatsa ernate(r)a. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra