Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Actuación
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Batzuek diote ona izango litzakeala bertsolariak santu bat patroitzat izendatzea. Zer deritzazu orri? Ongi iduritzen baldin bazaizu, zuk zein izendatuko zenduke bertsolarien patroitzat? Iru bertso gai ori gogoan artuta.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alfontxo onen gaya
agertzera nua,
bat biar bagenduke
guk patroitzakua,
Itali aldera naiz
begiratzekua,
seme bat izan zan an
guziz grazizkua,
aukeratuko nuke
Frantzisko Asiskua.

Ura beti ibiltzen zan
desgrazian alai,
txoriari kantatuz,
arrayari're bai,
Frantziskoren fama gaur-
zabaldua da nunai,
otso zakarra ere,
artzen zuen anai,
nik beste zaindaririk
beintzat ez nuke nai.

Zaindaritzat guretzat
jarri bear dala,
izendatu zazute,
jaunak, bereala,
nik botoa eman det
nola edo ala,
emen ere ikusten det
Frantziskon itzala,
zuek eta ni luzaro
konserba gaitzala.