Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alfontxo onen gaya
agertzera nua,
bat biar bagenduke
guk patroitzakua,
Itali aldera naiz
begiratzekua,
seme bat izan zan an
guziz grazizkua,
aukeratuko nuke
Frantzisko Asiskua.
Ura beti ibiltzen zan
desgrazian alai,
txoriari kantatuz,
arrayari're bai,
Frantziskoren fama gaur-
zabaldua da nunai,
otso zakarra ere,
artzen zuen anai,
nik beste zaindaririk
beintzat ez nuke nai.
Zaindaritzat guretzat
jarri bear dala,
izendatu zazute,
jaunak, bereala,
nik botoa eman det
nola edo ala,
emen ere ikusten det
Frantziskon itzala,
zuek eta ni luzaro
konserba gaitzala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra