Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Actuación
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Garmendia, Txomin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xelebre gertatu zerate benetan: Biek elkarri lapurreta egin zenioten nunbait, eta orain biok kartzelan zaudete. Eta zuen bertso-saioa egoera orretan asiko da... Bina bertso.

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia:
Batere lanik gabe
mundun gabiltzela,
ez al da itzela?
Beste batzuk luzitzen
or dijuazela;
guretzako luzitzen
gairikan ez dela,
ta sari bezela izan
genduen kartzela,
oain supritu dezagun
merezi bezela.

Amuriza:
Batzuek daude kontra,
beste batzuk alde,
ta zergatik galde;
gu ere egin gara
kartzelaren jabe;
ta or sartu gaituzte
kriminalen pare,
baña gu lasai gaude
sufrimentu gabe,
Iapurrik aundienak
kanpoan baitaude

Garmendia:
Sasoitikan naiz egon
gu oso indarrez,
lana etzan errez,
lanerako gogoa
baigenduen aurrez;
poliziakin gerta
gu ala bearrez,
orain kartzelan gaude
gu erdi negarrez,
amnistia eskatu
zazute meserez.

Amuriza:
Barrua sano dugu
naiz eri azala,
ta goitik kresala,
nagon Iekuan Jaunak
anpara nazala;
propaganda egin zan
lapurreta zala,
lbañez Freire´k orain
aditu dezala:
iges egingo dugu
grapoek bezala.