Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amuriza:
Kalean tokirik ez
ta nenbillen estu,
lekutxu bat ala ere
or bazegon juxtu;
grua-zalea orra
ondatzeko prestu,
nere autoa artu
duzu zure esku,
zu gorroto zaitunak
pekaturik eztu.
Gorrotxategi:
Donosti'ra bixita
etzan Ielengua,
kuidado geiagokin
izan urrengua;
or bazegoan nunai
orrentzat lekua,
baño gaizki zegon da
etorri da grua,
azpi-azpitik lotu
ta berakin nua.
Amuriza:
Lekurik eztagola
denek dakitena,
ta orra grua nunai
ta noiznai irtena;
kotxea eraman eta
artu bear trena,
nola izan zintezke
ain asta-kirtena?
Zu egin zintuenak
ematen du pena.
Gorrotxategi:
Leku gutxi daukagu
Donosti estuan,
ta kalean paseatzen
au justu-justuan;
gero utzi du berak
nai zuen Iekuan,
karneta're ez dakit
nun atera zuan,
urrena Donosti'ra
etorri astuan.
Amuriza:
Bakoitzak emen egin
bear du garraisi,
kotxea galdu ta ez naiz
joango igesi;
galdetuko diegu
nai ainbat juezi,
nere kotxeak etzun
gaur ori merezi,
astorik bear bada
naiko asto aiz i.
Gorrotxategi:
Kotxe bat mallatu du,
bestea igurtzi,
bozina joka gero
oiu ta irrintzi;
alako baten orra
grua da iritxi,
azpitikan lotzera
nagusia jetxi,
pagatu zak multa ta
berriketa gutxi.