Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Txomin Garmendia
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Garmendia:
Mendi batean bestek bezela
ni're jaio ta aziya,
bañan etsaien atzaparretan
egun batean jausiya;
ta geroztikan ondo dakit nik
kaiolak duen graziya,
nere laguna or aske dago,
auxen da diferentziya.
Amuriza:
Diferentzia ori izanak
ematen dizu gaur sua,
ni libre nago baña naiz zure
anaia edo gusua;
txori bat preso kaiolan eta
ni bakearen usua,
biotz-biotzez eskaintzen dizut
libertadeko musua.
Garmendia:
Ara nik nunbait ez nun merezi
askatasunan grazirik,
kaiola ontako ate guziak
aspaldi dauzkat itxirik;
nere laguna mendirik mendi
luma politak jantzirik,
bañan kantuan, egia esan,
ez degu diferentzirik.
Amuriza:
Kantuak nola diferentziak
litzake doñuan jaso?
Kaiola bat da tartean baña
amets txar bat da akaso;
biok batera joan gintezke,
laguntxo, basorik baso,
edo bestela nik ere nai dut
zurekin gelditu preso.
Garmendia:
Alaitasunen kantuz alare
jario nere mokotik,
egia esan, neure etsaiak
gorrotatuaz gogotik;
katez lotuta gertatutzen naiz
gerritik eta lepotik,
ta zu, laguna, ni ertetzeko
lana egin zazu kanpotik.
Amuriza:
Eskatzen duzun lan ori ezin
uka nezake iñola,
pentsa ala ere gure artean
zerbait geio badagola;
askatasuna nik kantatzen dut
ta zuk sufritzen kaiola,
bion artean osatzen dugu
Euskalerriko odola.