Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Actuación
1995-12-03 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Autores
Gorostidi, Bixente
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Nafarra zaitugu Urralburu lehendakari izan zedin bere garaian botoa eman zenion, orain kartzelan sartu dute. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta odolez beti izan naizen
zetati eta naparra,
sozialisten esku nahi nuen
gure herriko indarra.
Bere alderako karrera egiten
ez da izan hain kaskarra.
Nahiz eta orain hanka sartzea
dudan onartu beharra,
nik argieri botatu nien
ez daukat hain bista txarra.

Gabriel majo bizi izan zaigu
bestek eginaren truke,
diru beltzaren pilaketetan
bazuen hainbat birtute.
Nere laguna, orain kartzelan
lapurtzeagatik dute,
baina haserretu egin naizenik
inork ez dezala uste,
ahalko banu neronek ere
berdina egingo nuke.

Orain gizona ez da aurkitzen
hain egoera petoan,
Logroñoraino eraman dute
azken aldiko saltoan.
Baino diruak botere asko
ipini ohi du kolkoan,
ile zuriak ugari ditu
nere lagunak kaskoan;
hoiek hainbeste miloi badu ta
laster da berriz kanpoan.