Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Beti ametsez ikusten nuen
goiko izarren dizdira
ta nolabait'e nere ametsak
egi huts bihurtu dira.
Urtebete bat pasatua det
neuk nahiko nuen harira,
etorrita urrutira,
mundua hartu azpira;
gauza gozoa kontatutzeko
besterik ez det guztira,
ni zeru goian pozik bai nago
lur nastuari begira.(bis)
Nahiz ez ikusi lurreko gauza
zelai politen berdea,
beste moduko erakartasun
batzuk badaude ordea.
Hemen ezer'e ez da gauz txarra
guztia nobedadea.
Istilu duen jendea,
utzirik beste aldea.(bis)
Gizona bera dan bezelaxe
sentitutzeko norbea,
ezinbesteko baldintza bat da
hemengo bakardadea.
Gauza batzuei buruz pentsatzen
iadanik nago hasita,
igaro dedan urtebetea
zer izan dan ikusita.
Lurreko gauza txar guztiekin
nola neguen etsita,
honeraino etorrita,
bilatu leku polita.(bis)
Plan batzuentzat oraitxe nago
zer ein pentsatzen jarrita,
bizitza bertan eramango det
emaztea ekarrita.(bis)