Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Orain artean su epeletan
hain goxo egonak gara
sua itzaltzen ari ote den
zalantza dut beharbada.
Azkenaldiko hoztasun horrek
sortua zidan ikara
egia garbi esan didazu
orain bertatik bertara
lore hauekin eman didazu
zure azken besarkada
eta nik ezin zaitut gorroto
errua nirea bada.
Ainhoa urruntzen ari zaizula
esaten zidan zentzunak
baina ez ziren hain neurrikoak
emandako erantzunak.
Lagun artean kalean lasai
igaro ditut egunak
baina bizitzak jartzen dizkigu
merezitako isunak
zaintzen ditugu mimo goxotan
ezagunak ta lagunak
ta ez dakigu nola goxatu
gehien maite ditugunak.
Egun batean erori nintzen
maitasunaren menpeko
eta ametsa nuen luzaro
zure ondoan egoteko.
Orain badakit beti ez zaitut
nere ondoan gordeko
agian neure albotik urrun
egongo zara hobeto
eta eskerrak zor dizkizut nik
argi aitortu beharko
balio beza akats berbera
hurrena ez egiteko.