Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Ekaitz
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zuek bikote izan zarete hainbat urtez, eta bi haur ere izan dituzue. Orain, banatzea erabaki duzue.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Behin konpromisoa hartu
eta eraztuna sartu
orduz geroztik gauza askotan
gera gu ausartu
baina gaur izanik gertu
nahiz ta bizitza okertu
nola huts egin diegun haurrei
ezin det ulertu. (bis)

E. Goikoetxea:
Ez bake ta ez sosegu
guk zer egin dezakegu
konponbideak gure etxean
leku ba ote du?
Baditugu bi aingeru
haiei begira gaude gu
sekula baino elkartuago
egon behar degu. (bis)

A. Sarriegi:
Emanik horrenbeste min
orain ez itxurak egin
ni ados nago zuk haurrei buruz
esandakoekin
baina zuk ulertu ezin
egin didazula muzin
haurrak zurekin hartu bai baina
ez noa zuekin. (bis)

E. Goikoetxea:
Behatzeko eraztuna
urtetan daramaguna
garai batean lastoa eta
gaur egun beruna.
Separatzeko eguna
iritsi arren laguna
aparte baino jasoko dute
bion maitasuna. (bis)

A. Sarriegi:
Ez zera gero makala!
Zure ulermen zabala
askoz gehiago zabaldu arren
ez izan petrala.
Esan dizut banoala
ta uler ezazu hala
baina haurrei beti esan zaiezu
maite ditudala. (bis)

E. Goikoetxea:
Horrenbeste oroitzapen
etengo ditugu aurten
nahiz ta hontara ailegatzerik
ez uste bapaten.
Degun apurra ematen
haurrek gozatu gaitzaten
bikote ez baina segi dezagun
guraso izaten. (bis)