Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Actuación
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Bi lagun zarete. Elkar animatu eta zuen gorputzak edertzeko pauso garrantzitsua eman duzue. Klinika batean hitzordua ere hartu duzue, eta orain itxarongelan zaudete biok. Jexus Mari hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Elkarri begiratuta
nola animo ta aupa
mutil parea azaldu zaigu
dexente ausarta.
Pena denak gaindituta
barrua ez daukat minduta
itxura ederra hartu behar det
sudur hau finduta. (bis)

I. Zubeldia:
Soinean daukagun zama
orain ezin eramana
aldatzea da klinika hontan
ein beharreko lana.
Beraz hau da nere plana:
ni lehenengoa doana
bestela honekin gastatuko da
silikona dana. (bis)

J.M. Irazu:
Nik silikonarentzako
gogorik ez det aintzako
kentzea nahiko ta proposamen
bat det zuretzako
ilea gorri antzeko
hiru-lau makil sartzeko
ederki zaude indigenaren
raza ugaltzeko. (bis)*

I. Zubeldia:
Indigenaren planean
hasi behar ote dean...
Aizu, hala're asmo bat badet
nere barrenean
ibiliko naiz kalean
bizeps guziak aidean
neskarik ez det zutik utziko
Zegama aldean! (bis)

J.M. Irazu:
Hitz egin du nahiko lizun
nik behintzat horrela entzun
ebakuntza ta gero badauka
nahiko eginkizun.
Aizu, bihotzeko lagun
zertan behar dezu jardun?
Orain badakit silikona nun
jarri behar dezun.

I. Zubeldia:
Aldatu nahi det itxura
silikonaren kontura
ea ba apain ipintzen nauten
behar dan modura.
Hartu dezagun ardura.
Aizu, ia berandu da
enfermerea hoska ari da
goazen barrura. (bis)