Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Martin, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Epaitegiko gela utzi berri duzu.

Descripción

Melodia
Itsaso hori dago zatarra
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urkamendian balantzan soka
badaude hainbat kartzela mota
ta ni batera eraman behar
zenbat kargu nire kontra! (bis)
Epaitegiko erronka
errugabeon borroka
etsipen bat asko jota.
Nik bururikan ez nun estali
ez nuen harririk bota
baina gaur egun epaitegitan
egiak ez du inporta. (bis)

Nere amets ta indiferentzi
nere ametsa ta independentzi
bihurtu dira gazte euskaldun
berri baten penitentzi. (bis)
Ez, ez didate sinetsi;
beraz etxetzat harresi
hau beharko dut merezi.
Ameslaria preso hartzen da
ta gizartetik bereizi
baina ametsak barrote artetik
joaten dira ihesi. (bis)

Juezak eman die ordena
hogei urte da nire kondena.
Ez da ezer ez, ezer ez da ez
nik lehen egin nuena. (bis)
Ez eman haiei baimena!
Gaindi dezagun problema!
Gainditu dezagun dena!
Eguneroko borroka dugu
borrokabide onena;
nik kartzelatik ospatuko dut
herriaren garaipena. (bis)