Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Joxe Munduate
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Joxe Munduate
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Casabal: Gaizki dagonai laguntzea da
pertsonen gizalegea.
Menchov da horren azkarra eta
zergatikan ez? Trebea.
Nere ustetan itxarotea
da joatea baino hobea;
publikokoak bota du eta
errua ez da berea. (bis)
J. Munduate: Oraintxe hartu behar genuke
egundoko abiada;
lider dihoa, ustekabean
lurrera erori hara!
Karrera baten barruan daude
nik ez dakit zenbat traba!
Itxaron gabe iritsiko da
horren ona baldin bada. (bis)
H. Casabal: Baina hanka du erdi hautsita
garrasika dago kexu;
lagunak geran lehen unetik
degu hainbat konpromezu;
ni geratzeko pronto nago ta
aldegiteko zaude zu
baina gauza bat maillot horia
horrela lortu nahi dezu. (bis)
J. Munduate: Urrezko maillot zoragarria
ipini dute jokoan.
Errespetoa hor darabilzu
isildu gabe mokoan;
hola bazaude bere ondora
bildurrikan gabe joan
eta zuen zai egongo naiz ni
helmuga pasatakoan. (bis)
H. Casabal: Beraz helmugan itxaron nahian
abiatu da lanean;
bere izaera argi geratu
zaigu denei azkenean.
Bueno ba agur ni geratzen naiz
lagunan aldamenean
eta laguntza emango dizut
zu erortzen zarenean. (bis)
J. Munduate: Zorigaiztoan tokatu zaio
horri lurrera jaustea
eta zuk ere begiratuta
dezu itxura tristea;
horren makala nolatan zera
izanik horren gaztea?
Seguru nago ezetz iritsi
ez bata ta ez bestea! (bis)