Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Hodei Iruretagoiena Albizu
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Hodei Iruretagoiena Albizu
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Iruretagoiena: Nere izarra zera zu eta
aitortzen dizut ondradu
zu ekartzeko egin det nahiko
lan zikin eta enkargu;
nahiz eta zuri begira pasa
gaur arte hainbeste ordu
izarrak aurrez aurre ikusita
diztira gutxiago du.
N. Elustondo: Arratsalde on Mikel zer moduz
horra lehenengo agurra;
aurrean daukat hondartza haundi bat
hemen Boulevard-ko lurra.
Diztirarikan ez daukadala
ze baieztapen xuhurra
nik ekarri det Donostiari
falta zitzaion glamourra.
H. Iruretagoiena: Nahiz eta zugan beti eduki
ilusio eta fede
ez zaite horren harroxko jarri
egin zaidazu mesede;
nahiz ta munduan izen haundia
izan degun Richard Gere
garenaz harro gaude gu hemen
zu etorri gabe ere.
N. Elustondo: Ni etorri naiz eta Demi Moore
etorriko da hurrena
ta glamourra dut Richard Gere da
nere aktore izena;
ez zazu ahaztu oraindik ere
bihar esango dutena:
Richard-ek bota zuen hemengo
diskurtsorik luzeena.
H. Iruretagoiena: Nahiz ta diskurtso luzea bota
ta pozik joan horrela
euskeraz hitzik ez dezu egingo
gaizki zabiltza bestela;
nik irriparre faltsu batekin
hartu nahi zaitut ahal dela
zuk edonora joandakoan
egiten dezun bezela.
N. Elustondo: Nahiz ta nengoen ongi-etorri
bero baten esperantzan
konturatu naiz zure burua
ez dabil hain ongi martxan
baina paseo bat egin bainun
Zurriolako hondartzan
ehun urte barru esango dute
"Richard Gere hemen izan zan".