Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko unea da.

Descripción

Melodia
Abokatuak deitu berri dit
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik zazpi urtez emazte maite
bat eduki det gertuko.
Bagenekien haurrik ezean
gu ginela damutuko.
Hilabetetan saiatu gera
zenbat gau ta zenbat truko...
Sehaska ere ipini degu
ona baitzen bihurtuko;
baino horma zuri-zuridun gela
honetan sartu orduko
sendagileak aitortu digu
ez genuela lortuko. (bis)

Egurrezkoa txiki-txikia
ta hartz marrazkia duna;
azpian dauzka lau gurpil txiki
ta almohada bat biguna.
Desegin degu eta andreak
hain du beidatu iluna!
Hala esan dit "Haur bati eman
nahi nioke maitasuna";
nik esan diot "Lasaitu zaitez!
izan ezazu zentzuna!"
baino sehaska bakarrik ez da
basuran utzi deguna. (bis)

Gu gaitasunez gabiltza urri
aberats borondatean.
Nere emaztea ikus dezaket
botata silloi batean;
ez det sinisten maitasun honek
dadukan errematean;
bide gehiago egongo dira
ez dakit nongo partean.
Erabaki det era honetan
ez naiz biziko pakean;
nere bizitza ezin da buka
beste bat sortu artean. (bis)