Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Manex Mujika

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-09-23 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Mujika, Manex
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Unai, erizaina zara, eta suhiltzaile-parkera joan zara hango langileei odol-analisiak egitera. Manex suhiltzailea da hurrengoa, eta txuri-txuri sartu da.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Manex Mujika

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre: Sugarretan sarturik
gorputz eta zango
lantegi latzenari
dio erasango.
Ausarta ez zeranik
ez dizut esango;
orratzai beldurrikan
ez diozu izango? (bis)

M. Mujika: Odol analisiak
aurtenguan guri
ta gaur hementxe nago
dena zuri-zuri;
barka zazu andrea
ai jeringa hori
bonberuen mangera
haundina dirudi. (bis)

U. Agirre: Nik xiringa atera
ta danba erantzun!
Zertarako nahi dedan
ez didazu entzun;
zuri-zuri egina
ez korde ez zentzun...
odola nahi det baina
ez dakit badezun. (bis)

M. Mujika: Oso harriturikan
laguna naukazu
odola ateratzera
etorri zera zu;
ez dedala izango
ziur nago aizu
jeringa hori odolez
betetzen badezu. (bis)

U. Agirre: Pentsatu behar zendun
hoi esaterako
jeringa neurtu det
nik gaur hasterako;
honek sute haundi bat
balu aukerako
etxeko katua're
ez luke aterako. (bis)

M. Mujika: Hauxe da egoera
ez da maravilla;
jeringak ipini nau
triste ta umila.
Katu bat omen dago
han nunbaiten hila
ta presa daukat eta
banoa haren bila. (bis)