Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Zelaia, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, Nerea, ohartu zara Iñakik aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo: Inbitazioetan
hor gabiltz galako
eta ez dira izen
gutxi aterako:
gonbidatu dituzu
neskalagun franko;
nere beharrik ba al
dezu gauerako? (bis)

I. Zelaia: Zuk presta soinekua
prestatu pastela;
neretzako zerrenda
ta gaueko gela;
ezkontzera noala
jakin dezatela
lata ematen segiko
baitute bestela. (bis)

N. Elustondo: Beraz orain nahi dezu
dena kontrolatu
zure esana nahi nun
orain aintzat hartu ;
hamabost ex horrela
kolpetik kontatu
eta nere ama ez
dezu gonbidatu. (bis)

I. Zelaia: Hamabost exak dauzkat
bistan parez pare
zu berriz zera sendi
haundiaren jabe;
zure ama ederki
ezautze't hala're
ta hura etorriko da
gonbidatu gabe. (bis)

N. Elustondo: Hori kantatu dezu
oso modu lasaiz
halakoak aditu
izana naiz ni maiz;
denak gonbida itzazu
oindik zabiltz garaiz;
badezu nun hautatu
ni joaten ez banaiz. (bis)

I. Zelaia: Hamabost abentura
bizitzan barrena
gaur zu ez etortzia
litzateke pena;
bihotzez entzun zazu
esango detena:
betirako dedala
hamaseigarrena. (bis)