Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Labayen, Andoni Otamendi
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Labayen, Andoni Otamendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Otamendi: Gau guztia gabiltza
batetik bestera
horrenbeste neskatxa
gure aldamenera!
Aprobetxatu nahi det
holako aukera
benga goazen Jokin gu
beste bat hartzera. (bis)
J. Labayen: Nik zurekin aritu
nahi nuen gustora
eta neskatxak baino
ez datoz albora.
Azkenean heldu naiz
ni soluziora:
kopetan jarriko dut
"zerbitzuz kanpora". (bis)
A. Otamendi: Beraz izango zera
gaueko naufrago
ta nik jarraitu nahi det
pikaro-pikaro;
horrenbeste neskekin
nazkatuta dago
eta neroni berriz
hontan ohitua nago. (bis)
J. Labayen: Tabernarik taberna
nolako trotea
nahiz ta hementxe gauden
tragoa ta kea;
ligatzeko har zazu
Andoni tartea
gaur San Migela baita
nire bikotea. (bis)
A. Otamendi: Gehiago edatea
igual komeni zan
Jokin jarraitu zazu
San Migelan gisan;
ni ondo moldatzen naiz
gaueko bizitzan;
beste batera noa
agur ondo izan. (bis)
J. Labayen: Ni hemen gelditzen naiz
beraz bazoaz zu
ea norbaitek egin
ahal dizun gaur kasu;
pasa botea eta
bi kondoi hor aizu:
kadukatu baino lehen
erabili itzazu. (bis)