Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi: Silloian esertzea
nuenez mesede
amets egitea nun
gaueroko lege;
ta kondoi bila zatoz
orain alafede!
Ni bezela ametsetan
al zeunden zu ere?
U. Agirre: Hara! Bilatua det
farmazi edo denda;
goizeko ordu txikitan
hain gustoko prenda...
Gaua zer dan dakizu
isil zaitez benga!
Gutxina uste danean
ordun tokatzen da. (bis)
B. Gaztelumendi: Bai zu ikusi eta
zail da pentsatzea
ez zera uste nuen
ligoian klasea;
farmazi bila dezu
gau dena pasea
soilik gelditzen zaizu
neska bilatzea. (bis)
U. Agirre: Gaurko kondoi kaja da
oso garestia!
Neskak hemen ez daude
baina urrun ez dia;
gaur bat nik bilatu det
ona ta eztia...
Ez dezu pentsatuko
zuri aurkeztia? (bis)
B. Gaztelumendi: Beraz txikiak eman
ohi dizu ikara;
inbiritan al zaude?
Hara, hara, hara!
Gaurkuan ligatzia
hain erreza bada
farmazia itxi ta
goazen tabernara! (bis)
U. Agirre: Ikusi dedanian
begien diztira
zurekin ez nijoa
lagun urrutira;
ligatzea zaila da
baina ai! Begira:
kondoiak garestigo
ateratzen dira! (bis)