Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Actuación
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Agirresarobe, Jon "Torrotxo"
Bertsolaris / Autores
Iruretagoiena Albizu, Hodei
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu.

Descripción

Melodia
Gure herri ttiki hau da
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz beti esan diodan
nik asko maite detela
nahiz ta beti izan naizen
etxeko andre fidela
aspaldian tratatzen nau
animaliak bezela;
zulo hontatik atera
egin nahi nuke ahal dela;
pausua eman behar det
hemen hilko naiz bestela
nere etxea bihurtu
da zure erruz kartzela. (bis)

Tabernatik etortzen da
ardoa gora igota
eta beti montatzen du
honek gaueroko bronka.
Senarra haizea hartzera
bidaltzea det erronka
poliziai deitu diot
garden bezain gordin bota
diot "Etorri zaitezte
hauxe da nere borroka
bestela gorpu bat baino
ez duzue aurkituko-ta". (bis)

Azkenikan konfiantza
dedanez neureganandu
argi-izpi bihurtu da
aspaldian zena gandu;
asko kostatu zait eta
burua asko det landu
baina antza danez honek
behar zuena eman du:
labana zorrotz batekin
lepo ertza dit laztandu...
Iritsiko dira baina
beti bezela berandu. (bis)