Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola, Jokin Uranga
2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola, Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
SUBERBIOLA:
Moldatu beharra degu
guk daukagunera,
kasu hontan gelako
honen barrenera.
Nahi zenuke jolastu,
kanpora atera
hola soilik erantzun
nezake galdera:
Aterako gera bai,
aterako gera!
URANGA:
Baina ateratzeko
zein da ba baldintza?
Nere bizileku da
ziega zulo hitsa.
Lagunekin ezin dut
nahi bezala mintza,
lau pareten artean
daramat bizitza.
Hontarako hobe nun
jaio ez banintza!
SUBERBIOLA:
Nere bihotza dago
erdi urratua,
jasangaitza zait orain
zuk lehen galdetua.
Seme zauzkat barruan
horren errotua!
Nahiz ama hemen dagon
zurekin lotua
jakin zazu: hau ez da
amak hautatua.
URANGA:
Kalera irtetea da
nahi dudan bakarra,
kalean goxatzea
barruko negarra,
aspaldian galdua
baitaukat iparra.
Ez al zaizu iruditzen
oso gauza txarra:
zuk egindakoa nik
ordaindu beharra.
SUBERBIOLA:
Jakin banu agian
ez nuen sortuko,
ta bizitza ez zan hola
hainbat gogortuko,
ta ama ez zenuen
zuk gorrotatuko.
Jakin seme kalera
behin irten orduko:
zu ez zerala ama
adina poztuko.
URANGA:
Astean behin bakarrik
etortzen da aita,
horrela ezin dezaket
behar bezala maita.
Epaileak zigorra
baino ez du aipa,
ta ni hementxe nago
berak hala nahita
ezer ezin ulertuz,
ulergaitza baita.