Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Jimenez, Alfonso
Uranga, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Alfonso eta Jokin, emakume ezkonduak zarete. Zuen bion senarrak kamioilariak dira. Zuk Alfonso kandela pizten duzu senarra abiatzen den bakoitzean. Jokinek seguru ona dauka eginda.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


JIMENEZ:
Kamioilarian lana hartu zuen
besterik izan ezean,
bere bizitza orain ez doa
oso bide errezean;
errepidean bere bizitza
ipintzen du jolasean,
seguruena da bialtzea
Jainkoaren babesean. (bis)

URANGA:
Kandelarekin noraino zoaz,
galdu al dezu burua?
Beste aldera bideratua
daukat nere helburua:
senarrak bertan hiltzen badira
da oso gauzasegurua
Jainkoak ez du ezer ematen
seguru etxeak dirua. (bis)

JIMENEZ:
Gertatu ondoren izaten dira
nik ez dakit zenbat malko!
Kandela eta seguruakin
orain bada alde asko;
ezertxo ere gerta ez dedin
kandela piztu beharko
ta seguruak balio dizu
gertatu ta gerorako. (bis)

URANGA:
Etorkizuna aurreikustea
ez da ideia txepela,
zuk badakizu gure senarrak
beti kanpoan daudela;
hil ezkero ere nik pentsatzen dut
moldatuko ginakela,
lehenago ere bizi baikera
alargunduta bezela. (bis)

JIMENEZ:
Nahiz urrun egon jakin ezazu
maitasun asko badala
eta nik gertu sentitu ohi det
nere senarran itzala;
zuk segurua ta nik kandela
desio dugun bezala,
eta onena da horrekin biak
lasai geratzen gerala. (bis)

URANGA:
Errepidean guk badakigu:
edozer daiteke gerta,
gure senarrek ematen dute
hainbat jira eta buelta;
bere muxuen zai egoten naiz
urduri bezain erreta,
eskerrak behintzat butaneroa
etorri ohi den tarteka. (bis)