Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-04-28 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Izagirre, Iñigo
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Aitor, marinel gaztea zara. Iñigo da zure patroia. Berdelaren arrantzan zabiltzatela itsasoa zakartzen hasi da. Hala ere, Iñigo patroiak sareak botatzeko agindu du.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-04-28 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MENDILUZE:
Gu arrantzuan aritzen gera
berdin gau eta egunez,
bainan ez gera aberastuko
modu honetan jardunez.
Itsaso hontan bota sareak,
hala agintzen duzunez;
zer aurkitu nahi duzun dakizu
zer aurkituko duzun ez. (bis)

IZAGIRRE:
Une honetan joan nahi nuke
esperantzatik harago,
gure azpian egon liteke
uste baino arrain gehiago;
sareak ere ekaitzarekin
bete litezke oparo;
heriotzakin jolastu ezean
bizitzarikan ez dago. (bis)

MENDILUZE:
Beraz ezin da inola bizi
ezer jokatu ezean,
uste al dezu ari gerala
hemen denbora pasean?
Ilunabarrak lanean hartu
hasi geranak goizean;
gu arrantzuan fin ari gera,
zu zabiltza jolasean. (bis)

IZAGIRRE:
Ni jolasean hasita nago,
derrigorra det ordea;
barkua hutsik edukitzea
ez da gauza dotorea
eta betea eraman nahi det
arrain pilakin gordea;
edozer gauzan gainetik dago
patroiaren ohorea. (bis)

MENDILUZE:
Zure ohore ta zure famak
noski ez dauka berdinik,
zure ondora etortzerako
horren berri banuen nik;
aberastea desio dezu
arrantza haundia eginik,
bainan ez dezu lonjan jasoko
gure bizien ordainik. (bis)

IZAGIRRE:
Joan ta joan iritsi gera
gu ekaitzaren ertzera,
hementxe degu aukera eta
ezin degu jo atzera.
Aizu, marinel, ez zaitez jarri
orain koldarren antzera;
nik lotsagarri momentu hontan
ez det heldu nahi etxera. (bis)