Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Actuación
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Suberbiola, Pablo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek, herriko arma fabrika ospetsu batean egiten duzue lan, herritar askoren antzera. Azkenaldian, salmentak murriztu direla eta enpresaren iraupena kolokan dago. Hori dela eta, Pablo pozik zaude, Aitor kezkatuta.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


SUBERBIOLA:
Urtetan zehar ez naiz aritu
gure lanean gustora,
zailtasun honek ekar dezake
nire ustetan mejora.
Doan bidetik gure mundu hau
ez dijoanez inora,
aspaldi joan behar gendunak
behingoz bagoaz parora. (bis)

MENDILUZE:
Hainbat urtetan lan egin degu,
orain agian akabo;
armagintzatik langabezira
behar al degu igaro?
Gu gabe ere nahiko gerra ta
nahiko miseri badago
eta kalera baldin bagoaz
bi miserable gehiago. (bis)

SUBERBIOLA:
Inkoherentziak jasate`itugu
bizi honetan erreskan;
hara Aitorrek langabezian
kontuan ze kezka daukan!
Faltsukeriak etorri dira
gure bururaino bueltan,
numero gorri izango dira
diru zuriaren faltan. (bis)

MENDILUZE:
Dirudienez armen sorkuntza
ez dezu asko atsegin,
baina gaur arte neuk bezelaxe,
zenuen hainbat ahalegin;
kontzientzia lasai daukat nik,
patrika nahi nuke berdin;
guk armak egin ditugu baina
ez degu gerrarik egin. (bis)

SUBERBIOLA:
Gerra laguntzen degula garbi
badakigu barrenetan,
produkzioa jetxi izanak
ni neu ez nauka penetan.
Beste kontu bat dala ta nago
ni beti erdi kezketan;
oraindik gehitxo saltzen degula
guk gure herrian bertan. (bis)

MENDILUZE:
Beraz kanpora eraman gabe
bertan daukagu aukera,
mundua hola baldin badago
gure errua ote da?
Orain saiatu behar genuke
langile denok batera,
produkzioa alda dezagun
eta aurrera atera. (bis)