Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Fermin Mihura

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Actuación
1988-02-21 Ortzaize Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Autores
Ezponda, Txomin
Mihura, Fermin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain bigarren parterat pasatuko gira. Ariko dira bats eta hirua; Miura eta Ezponda. Gaia zortziko ttikian erabili behar do. Zuek biak hirutanogei urtetan estudiatzen hasi zirezte. Zu Miura, ingelesa ikasten. Zu aldiz, Ezponda, latina. Miura hasita hiruna bertsu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1988-02-21 Ortzaize Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Fermin Mihura

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Miura
Hirurogei urtetan
zertan interesa,
hizkuntza bati emain
nioke babesa
Gustukua ikasten
hau do angelesa,
adina izanikan
zertan dugu presa.

Ezponda
ikasten hasteko (e)re
badugu adina,
nik ikasi nahi nuke
hizkuntza bat fina.
Bertze denak utzita
ikasi latina,
le(he)ngo meza ederren
hitz hai(e)tan egina.

Miura
Meza latinez zela
duzu atera,
angelasa ere zait
hizkuntza ederra.
Eta gero bildurik
gu biok batera,
joan ditaizke urrun
han Amerikara.

Ezponda
Amerikara joan
zu eta ni biak,
hartako ez al gira
gu zaharregiak.
Latinara zabaldu
nahi ditut begiak
latinetik bait datoz
gure oinarriak.

Miura
Latinera joan to
zu ez eroria,
nere arloak aldiz
dauka bai joria.
Euskualdunen ikusten
hod zen loria,
bidaia egile do
eskualdun xoria.

Ezponda
Aid(er)atu nahi duzu
xori baten gisa,
zahartuz geroz ez da
gauza bat errexa.
Gurea e(g)in dezagun
ez gaitezen presa
nik latina (eg)inen dut
zuk e(g)izu anglesa.