Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Elizagoien, Bittor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Esperantzarik gabe hiltzeko zinen, hilzorian. Baina ustekabean sendatu eta bizitzen hasi zara berriz. Zer egin nahi duzu?

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz txarra neukan nere barruan
eta urritzen indarrak
larritasuna hortan zedukan
hemen nik bizi beharrak
bihotza neukan triste tristea
ta begietan negarrak
orain honera datozen berri
horiek ez dira hain txarrak
lehendabiziko bihotz-bihotzez
Jaungoikoari eskerrak.

Uste nuen nik hilko nintzala
ta naiz bizirik agertu
zuen aurrean hementxe nago
tenterik eta hain gertu
egun batean sufritzeko ni
egin bait nintzan hor sortu
baina gaur egun nere buruak
hauxe nahi luke aitortu
orain artean ziran negarrak
nahi ditut irri bihurtu.

Orain artean izan dedana
hain bizimodu zorrotza
egun batetik bestera zegon
nere zaintzan heriotza
alde batetik beste aldera
hil zori horretxen hotsa
baina nik ere zerbait egin nahi
ta hauxe gauza aproposa
neri lagundu duten guztiei
eman nahi diet bihotza.