Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Mendiburu, Jean Pierre
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Semeak erran dautzu: "Aita nik ez dut zu bezalakoa izan nahi".

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Semea orai mintzatu zira
funts gabe itsu-itsuan
zuk nik bezala ez ari nahi
jende maitentzat bertsuan
uste duzia ez gauden ongi
hemengo paradisuan
ez da urguilu harrokeririk
txapelketaren pisuan
jarraiki zait ez aita bezala
euskararen zerbitzuan.

Ez nik bezala jokatu nahi
min egin duzu ondikotz
gaur zure aita abertzale ta
euskaldun fina delakotz
atsegin nuke zu ni bezala
bermatzea indar oroz
euskara eta Euskadigatik
beti bihotz eta gogoz
indar guztiez jokatu zaiten
herri hunen amodioz.

Zure mintzoa nitan sartu da
haur xumen mintzoen arau
to zu bezala gaur mintzo denik
Baigorrin ez ditaizke lau
erabakia herriagatik
ez da hartzen hola briu-brau
baina barnatu pentsamenduak
ahalaz egun eta gau
ta nik bezala zerbitza zazu
seme maitea herri hau.