Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Actuación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conductor/a
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Ezponda, Txomin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Semeak erran dautzu: "Aita nik ez dut zu bezalakoa izan nahi".

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme maitea arrazoi hori
senditzen diat ba nik'e
aita triste izana nauk ta
hi egina haut alaike
hobeagoa itxaropenduz
nahiz ez den izain merke
gaztea haiz baino orain beretik
gogoa landu behar huke
hobeagoa izan hadi ta
hori eder bai litake.

Itxaropentsu bizi nindukan
urte batetik bertzera
zer arrazoiez hi gaur etorri
haizen aitaren aurrera
ikusten baituk aitak denbora
galdu duela sobera
etxea eta herri hau ere
hik nahi dituk atera
gutxienetik aitak egina
etzakala utz galtzera.

Lanerako gu sortuak gaituk
eta ari gaituk betitik
hik ere bertze zerbait eiteko
a(r)i beharko duk gogotik
aita adinez aurrera zoak
laster joanen duk hemendik
halarik ere segira utziz
aita joanen duk kontentik
nere zaharreri han errateko
etxea dagola zutik.