Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Antonio Olano
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Antonio Olano
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena:
Operazio honek
bazun arriskua
baina pixkat moldatu naiz
hori betikua
sendagile hau hor dago
burutikan jua
betenaioa bait da
ta ez medikua.
Olano:
Mendikua nahi dezu
zuk orain juzkatu
norbaitekin nik behar
bait nuan probatu
ai lagun maite entzun
ta arren barkatu
ez nuen nik hori nahi
zu zinan tokatu.
Arozena:
Ikusi ninduanen
goxo to apala
golpen pentsatu zuan
kriston martingala
zimurtuta utzi dit
kopeta azala
jarri nahi izan bait du
berea bezala.
Olano:
Ez zaitia zu lagun gaur
hasi bai juzgatzen
begira zer negoen
sarri ni pentsatzen
saiatu naiz laguna
ni zuri moldatzen
baina okerra ez da
erreza zuzentzen.
Arozena:
Honen aberia nola
nik orain ezkuta
edukaziorik ere
batere ez duta
ez dakit buruan jo
edo jarri multa
zoaz mendira lanera
aitzur bat hartuta.
Olano:
Hara lagun nik egin
behar ditut bi hitz
egia esan mediku
ona izan banintz
hau ez da gertaera
eta hola berriz
nigana ez zan etorko
polita izan balitz.